XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lotailu esekitzailea / hanka-muskulua / obulutegia / Malpighi-ren hodia / semen-errezeptakulua / obiduktua / ondestea / nerbio-kordoia / gongoil segmentarioa / erdiko hestea / esofagoa / estiletea / aho-hodia / aho-barrunbea / garuna / begi-orbana / faringea / listu-guruina.

Ird. Tardigradoak: gorputz-antolamendua.

Testikulutik, poro arrean amaitzen diren bi hodi deferente irteten dira, eta obulutegitik, poro emean amaitzen den obiduktua.

Tardigradoak erruleak dira. Garapena zuzena da eta muda bidezkoa.

Enbrioiak, liseri-barrunbetik eratorritako bost espazio zelomiko pare izaten ditu.

Espazio hauek gerora enuldu egiten dira eta atzealdekoa bakarrik geratzen da, gonada eta gonoduktua eratuz.

Helduaren gorputz-barrunbea blastozeletik eratortzen da eta, beraz, pseudozele bat da. Maider Etxaide.

Tardigradoak Ik. Tardigrada / Tartekoa Ik. Bitartekoa / Tartsala Ik. Tartsianoa.

Tartsianoa 1. (Iz.) Sin.: Hezur tartsianoa; Tartso-hezurra.

Tartsoa eratzen duten hezurretako bakoitza.

Bereziki, metatartsianoekin artikulatzen direnetako bakoitza. e / f / i .

2. (Adj.) Sin.: Tartsala; Tartso(koa). Tartsoari dagokiona.

Adib. tartso-arantza.

Betazalaren tartsoaren kasuan tartsal erabiltzen da. Adib. guruin tartsala. e / f / i .

Tartsoa (Ornd.) Tibiaren eta metatartsianoen arteko hanka-zatia edo atal honetan aurkitzen diren hezurren multzoa.

Intsektu eta miriapodoetan, hanka-segmentu tibiarekiko distala.

Betazaleko zuntzezko ehun konektibozko plaka. e / f / i .

Tartso-hezurra. Ik. Tartsianoa. Tartsometatartsoa (Hegt.) Hankako hezur labur eta zuzena, hezur metatartsiano fusionatuak tartsianoen lerro distalarekin bat egiten direnean eratzen dena. e / f / i Tartso(koa) Ik. Tartsianoa.